Shine (euskaraz Distira) 1996ko Scott Hicks australiar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. David Helfgott australiar pianojolearen bizitzan oinarritua dago. Geoffrey Rush, Noah Taylor, Armin Mueller-Stahl, John Gielgud eta Lynn Redgrave aktoreek antzeztu zuten. 1996ko urtarrilaren 21a Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Geoffrey Rush) irabazi eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Armin Mueller-Stahl), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Scott Hicks), Muntatze onenaren Oscar Saria (Pip Karmel), Film onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (David Hirschfelder) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapenak jaso zituen (Jan Sardi eta Scott Hicks).
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search